Maiatzaren 13tik 19ra ahalko da izena eman 'Oporretan Euskaraz' udalekuetan
Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatuko ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailean, “haurrengan euskararen erabilera sustatzeko”. Maiatzaren 13tik 19ra ahalko da izena eman, www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus helbideetan edota Euskara Zerbitzuaren bulegoan.
COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurrietara egokitu dira udaleku irekiak, eta uztailaren 5etik 30era egingo dituzte, txanda bakarrean, 09:00etatik 13:30era. Zaintza zerbitzua ere izango da 08:30etik 09:00etara. 5 eta 11 urte arteko haurrek eman dezakete izena, eta deskontuak izango dituzte familia ugariek, guraso bakarreko familiek, familia ugari bereziek, eta gizarte-laguntza jasotzen duten familiek.


