First Lego League txapelketa jokatuko dute larunbatean Donostian
First Lego League txapelketa zientzia, teknologia eta robotikako egitasmo bat da, eta Donostian egingo dute larunbatean, Donostia Sustapenak bultzaturik, “talentuari eta berrikuntzari lotutako gaitasun pertsonalak garatzeko apustuan”.
“Aurten erronka nola mugitzen garen, zure udalerriko kirolak eta bizitza sedentarioari aurre egiteko eta aktiboago jarraitzeko modu berriei buruzkoa da”, azaldu dute antolatzaileek. Hamabost taldek parte hartuko dute eta, egoera bereziagatik, ez da publikorik izango. Talde horietako bat Axular Lizeoko ikasleek osatzen dute. Josetxo Sanchez eta Pili Merino irakasleek zuzentzen duten taldeak hamabi urtez parte hartu du egitasmoan, eta sari ugari jaso dituzte.
“Lan eskerga egin dute eta, berriro ere, maila oso altua erakutsiko dutela ziur gaude”, adierazi dute Axular Lizeoko arduradunek.