'Trío Alma y Cía' izango da larunbat honetako Miramongo Matineeko protagonista
Larunbat honetan, 11:00etan, Miramongo Matineeak itzuliko dira Donostiara, Trío Alma y Cíaren eskutik. Birgit Kolar, Mikel Ibañez, Justyna Janiak-Krymer, Flore Lefevre, Guangyao Zhao, Luis Camara, François Proud eta Adrian Garcia Carballo musikariek hartuko dute parte.
Schuberten Oktetoa pieza landuko dute larunbatean musikariek. Lan hau 1824. urtean eskatu zuen Ferdinand Troyer kondeak; Beethovenen 1799. urteko Septetoan dago inspiratuta.
Osasun larrialdia dela eta, adierazi dute ez dela sarrerarik salgai egongo; izan ere, zikloan izena eman dutenekin jada edukiera betetzen dute. Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua jarriko du eskura; 10:25ean abiatuko da Gipuzkoa plazatik, eta Antso Jakituna eta Madril hiribideetan geldialdiak egingo ditu.