Naturaren erritmoa

Datorren asteartetik aurrera Donostiako kale askotan gehienez 30 kilometro orduko abiaduran ibili ahalko dira autoak. Murgil bideko zuhaitz honek dagoeneko barneratu du arau berria, ondo baitaki segurtasuna handituko dela hiriko errepideetan. Gainera, denoi ondo etorriko zaigu abiadura pixka bat murriztea eta lasaiago bizitzea; naturaren erritmoa jarraitzea, alegia. Donostiarrei dagokie orain Donostia 30 hiria izango dela barneratzea. Piztu motorrak, baina ez eman gehiegi azeleragailuari!