Dbusen gaueko azken irteerak 23:00etan izango dira
Bihartik aurrera, Dbuseko gaueko zerbitzua aldatuko da, eta azken irteerak –linea hasierako eta bukaera geltokietan– 23:00etan izango dira beranduenez, linea bakoitzaren ordutegiaren arabera. COVID-19a dela eta agintaritzak emandako jarraibide berriengatik egingo dute aldaketa. Aldiz, Gautxori zerbitzurik ez da egongo, orain arte bezala.

