Ulia pasealekuko luiziak kalteturiko errepidea konponduko dute
Bi urteren ondoren, Ulia pasealekuko 124., 126. eta 128. zenbakien ondoko errepidea konponduko du Donostiako Udalak. Aurrekontua 91.709 eurokoa da, TPF Geinsa Euroestudios enpresak idatzi du proiektua, eta obrak egiteko bi hilabeteko epea ezarri dute.
Luizia 2019ko abenduan gertatu zen aipaturiko etxebizitzen atzeko mendi magalean. Zorionez, behera eroritako lurra ez zen eraikinetara sartu, eta ez zen inor zauritu. Hilabete lehenago, beste lur jausi bat gertatu zen, baina ez etxeetaraino iritsi. Magala egonkortu zuten, eta orain errepidea da konponduko dutena.