Elkarrekin Donostiak merkataritza gune handien ingurumen tasei eta tokiko merkataritzako inbertsioari buruzko interpelazioa egingo du
Ezker koalizioak tokiko merkataritza sustatu nahi du, eta horretarako, Udal Gobernuari galdetuko dio ea merkataritza gune handiei ingurumen tasak jarriko dizkien eta ea hurbileko merkaritzan inbertsioa handituko duten. Elkarrekin Donostiak tasak ezarri nahi dizkie merkataritza gune handiei, eta hortik lortutako dirua “tokiko merkataritzan berrinbertitzea” dute helburu. Izan ere, koalizioaren arabera merkataritza gune handiek hondakin gehiago sortzen dituzte, eta bi merkataritza ereduek bizirauteko egoera orekatu behar dela gehitu dute.
“Saltoki txikiek bizitzaz betetzen dituzte gure auzoak, eta hauek zaintzeko eta berraktibatzeko modua bilatu behar dugu. Gure hiriaren nortasunaren funtsezko zatia da” adierazi du Marta Huartek, Elkarrekin Donostiako zinegotziak.
Osasun larrialdiak kaltetuta zegoen sektoreari azken kolpea eman diola adierazi du koalizio ezkertiarrak, eta gaur egun “muturreko egoera” batean daudela gehitu du.