Miarritze eta Donostia arteko mugikortasuna sustatuko dute
Donostiako eta Miarritzeko udalek elkarlanari ekin diote, euskal kostako bi hiri horien artean proiektu estrategikoak bultzatzeko. Bi hirien arteko mugikortasuna sustatuko dute, eta jarduera ekonomikoari eta sektore turistikoari bultzada emateko ere akordio batera iritsi dira bi udalak. Biztanleriaren zahartzea izango da bi euskal hirien arteko kolaborazioaren beste alor bat.