Udan hondartzetako aulki zerbitzua ezartzea eskatu du Donostiako PPk
Donostiako PPk udalari eskatu dio aurtengo udan hondartzetako aulki eta toldo zerbitzuak berrezartzeko. Popularren arabera, nahiz eta mugak izan, hondartzak ireki egongo dira, eta hori aipatutako zerbitzua itzultzeko nahikoa arrazoi dela diote. Hau dela eta, Donostiako PPk alkateari interpelazio bat eskatu dio, eta Espazio Publikoaren, Obren eta Hiri Zerbitzuen Batzordean eztabaidatuko da, maiatzaren 17an.
Donostiako PPko bozeramaileak, Borja Corominasek, uste du arrisku handirik ikusten zerbitzu honetan, eta erabiltzaileentzat onuragarria izango litzatekeela gehitu du: “Aulkiek ez dute zertan kutsatze puntu izan, eta udalak kontratatutako langileek aulkiak garbitu ditzakete, ostalaritzan egiten den moduan”. Bestalde, zerbitzu hau normalean adineko jendeak erabiltzen duela dio Corominasek: “Adineko jende askok ezin ditu aulkiak hondartzara eraman, eta ezin dute hondarretan eseri”.
Azkenik, adineko pertsonak pandemia gehien pairatu dutenak direla adierazi du bozeramaileak, eta eguraldi onaz gozatu behar dutela gehitu du: “Horretarako hondartza baino leku hoberik ez dago”.