AHTaren mamua
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Egiako lur azpiko pasabidean Egiako argazki zaharren erakusketa jarri du Gordegiak. Oso leku egokian dago erakusketa: une oro dabil jendea joan-etorrian. Izan ere, Egia eta Erdialdea lotzen dituen bidea da tunela; periferia izandakoa erdigunearekin lotzen duen zubietako bat da, hain zuzen ere. Trenbideak, ordea, Egia lotu baino, banandu egiten du hiritik. Abiadura Handiko Trenaren mamua ere badator: irudiko txirrindularia baino azkarrago pasako da Egiatik, eta ez du auzoaren identitateari erreparatzeko astirik hartuko.

