Bakea eskatu dute Palestina, Sahara, Kolonbia eta Kurdistanentzat
(Argazkia: Joxean Urkiola) Azken hilabeteetan munduko hainbat herritan tentsioak eta gatazkak gora egin du, eta bakea eta demokrazia eskatzeko mobilizatu ziren atzo Donostiako kaleetan. Zehazki, Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistanen jazotakoak salatu dituzte.
Kolonbian, gobernuak hainbat lege onartu zituen, politika fiskala aldatzen zuena bereziki, eta Kolonbiako langileria kalera atera zen horren aurka protestatzeko. Estatuak polizia eta armada mobilizatu zituen, eta hamarnaka pertsona hil zituzten kaleetan.
Palestinan, Ramadanarekin batera, tentsioak gora egin zuen Gazan eta Jerusalenen; bestalde, okupatutako lurraldeetan judutar ultraeskuindarrak arabiarrak erasotzen hasi ziren, eta leku batzuetan arabiarrak kaleratu egin zituzten haien etxeetatik. Aurreko urteetako gatazkak, 2014. urtekoa batez ere, Gaza inguruan gertatu ziren batez ere, baina aurtengo biolentziaren gorakada berezia izaten ari dela diote hainbat adituk, lurralde palestinar guztietara zabaldu delako.

