Orreaga 778 taldeak 'Herrimina' lana aurkeztu du
Añorga eta Hernaniko musikariez osaturiko Orreaga 778 punk oi banda bueltan da. Herrimina izeneko lana entzungai jarri dute. Bilboko Silver Recordings estudioan grabatu dute, Martin Ladron de Guevararen (Capsula) gidaritzapean. Ainara Junguituren ezinbesteko laguntza izan dutela azpimarratu. Abestiak entzungai jarri dituzte: Herrimina eta Durendal.
Boskoteak ondorengoa adierazi du: “Lan hau, bihotzez, taldetik pasatako kide guztiei eskainita dago, baita herrimina bidelagun eta aberria iparrorratz izanda, atzerrian, deserrian zein harresien atzean daudenei eta egon direnei ere. Bereziki, haien izenak esatea debekaturik dagoen horiei. Oi!”.
Jonlo (gitarra), Axio (baxua), Urko (bateria), Pepino (gitarra) eta Peio (ahotsa) musikarien osatzen dute banda.