Sarek udako kanpainari hasiera eman dio Aieteko anfiteatroan
Sare Herritarreko hainbat kide elkartu ziren atzo Aieteko anfiteatroan udako kanpainari hasiera emateko, “salbuespenezko espetxe politikarekin amaitu eta bizikidetzan aurrera egiteko”. Mobilizazio maratoia egingo dute abuztura bitartean, Ibilian-Ibilian, etxerako bidean lelopean. Gipuzkoako herriz herri ibiliko dira, eta abuztuaren 21ean Donostiara egingo duten martxarekin eta herrialde mailako mobilizazioarekin amaituko dute. Uztailaren 22tik 24ra Hego Euskal Herriko lau lurraldeak igaroko dituen bizikleta itzulia ere egingo dute.