Herriarteko Pala Txapelketaren finala Donostian jokatuko dute igandean

Atano III.a pilotalekua, Amara Berrin. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) Atano III.a pilotalekua, Amara Berrin. Mikel Elkoroberezibar Beloki

Amara Berriko Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute igandean Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala Andoainek eta Errenteriak. 11:15ean hasiko da jaialdia, ateak itxita.

Lehenik, larruzko paletaz lehiatuko dira, eta ondoren, pala motzez. Indarrean dauden osasun neurriek baldintzatuta, ikuslerik gabe jokatuko dute finala.

HITZAkide HITZAkide