Uliako hobi komunean esku hartzeko eskatu dio Elkarrekin Donostiak udalari
1936ko gerrako hobi komun bat dago Ulian, eta Elkarrekin Donostian bertan esku hartzeko eskatu dio Donostiako Udalari. “Memoria berreskuratzeko bidean aurrera egiteko, ezinbestekoa da egia aitortzea, eta, horregatik, Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren etorkizuneko Legean Memoriaren Lekuen garapena eta hedapena bermatzea ere eskatu dugu, Udalak proiektu pedagogiko bat garatu ahal izan dezan hiriko Memoriaren Lekuei dagokienez”, adierazi du Haizea Garai zinegotziak.
1936ko gerran desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko hobiak bilatzeko eta aurkitzeko 2015-2020 aldirako Euskal Planean esku hartzea aurreikusita zegoen, maila ertainarekin.