
167 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian asteburuan, eta hiriko intzidentzia metatua 505,51ekoa da: astebete darama Donostiak intzidentzia metatuaren beherakadarekin.

Gauerdian gelditu da bertan behera alarma egoera, eta, horregatik, gaurtik aurrera ostalaritza establezimenduek 22:00ak arte ireki dezakete, posible da Donostiatik ateratzea eta gaueko mugikortasuna ahalbidetuta dago, besteak beste.