Cy Schnabelek erakusketa bat antolatu du Igeldon
Villa Magdalenako erakusketa. (Argazkia: Cy Schnabel) Igeldoko Villa Magdalena txaletean erakusketa bat antolatu du New Yorken jaiotako Cy Schnabel komisarioak. Algunas tendencias en la pintura española ahora du izena erakusketak, eta denetariko artisten lanak daude erakusgai: Jorge Galindo, Felicidad Moreno, Matías Sánchez y Alejandro Garmendiarenak, besteak beste.


