'Hondalea'-ren inguruan hausnartuko dute hainbat adituk

'Hondalea' eskulturak itsas leize bat irudikatzen du. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) 'Hondalea' eskulturak itsas leize bat irudikatzen du. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Hondalea-ren irekiera instituzionala atzo izan zen, eta etzi zabalduko dute herritarrentzat. Gaur eta bihar Hondalea-ren inguruan hausnartzeko sinposio bat egongo da Aquariumen. Harkaitz itsasbazterra – Geologia, Ekologia, Eskultura du izena sinposioak, eta James Lingwood Arte Garaikidean adituak, Adolfo Uriarte geologo eta ozeanografoa, eta Manuel Soto biologia zelularrean katedraduna artearen, literaturaren, geologiaren eta ekologiaren inguruko pentsamendua partekatzen arituko dira. Gaur arratsaldean eta bihar goizean izango da, Aquariumeko auditorioan.

Sinposioa Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroekin elkarlanean antolatua da, eta BBVA Fundazioaren laguntza du.

HITZAkide HITZAkide