
Zilarrezko eta brontzezko domina banarekin itzuli da Nahia Zudaire igerilaria (Zubieta, 2004) Madeirako (Portugal) Europako Txapelketa Egokitutik; estilo libreko 400 metrotan eta 100 metrotan irabazi zituen, hurrenez hurren. Tokioko Paralinpiar Jokoetan izango da ziurrenik, eta joko hauek «gozatzeko eta ikasteko» erabiliko ditu.

‘Hondalea’ Santa Klara uhartera iritsi ahal izateko prozesua luzea izan da. Bost urte egin behar dugu atzera: Cristina Iglesiasi Urrezko Danborra eman zioten urtera.

Pasealeku Berritik ibiltzean, Aquariumaren ondoko plazara heldu eta barandatik behera begiratuz gero, olatuen joan-etorrien artean hormigoizko egitura zahar bat ikusten da. Garai batean han egondako itsaski haztegiaren arrastoak dira, eta 3.000 otarrain inguru izatera heldu zen.