Sanjoanetan bertso saio bat egingo dute Amara Berrin
2019ko sanjoanen irudia. (Argazkia: Irati Salsamendi Lozano) Ikasbide kultur elkarteak antolaturik, San Joan jaiak ospatzen dituzte urtero Amara Berrin. Aurten, ordea, pandemia egoerara egokitu dira, eta bertso saio bat antolatu dute. Ekainaren 19an Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi arituko dira bertsotan, 12:30ean hasita, Ikasbide kultur elkartearen egoitzaren ondoko Probestu plazan (euria egingo balu, Amara Berriko ikastetxearen atarian). Asier Ibarguren auzoko bertsolaria arituko da gaiak jartzen, eta sarrera doakoa izango da.
Aurretik, dultzaineroek alaituko dute auzoa, eta bertso saioari txistulariek emango diote amaiera.

