Amara Berriko Eguna ospatuko dute irailaren amaieran
Amara Berriko Eguna ospatuko dute irailaren amaieran, auzoko elkarte eta entitateen topagune izan dadin. Egun bateko ospakizuna izango da, eta jai, informazio eta harremanetarako egun bat izango litzateke. Ospakizun hori antolatzearen arrazoia da auzoak komunitate izaera garatzen laguntzea.
Amara Berriko Auzo Mahaiak antolatuko du: Amara Berriko auzo elkarteak, Amara Berriko merkatarien elkarteak, Arcco merkataritza zentroak eta Donostiako Udaleko Herri Partaidetzak osatzen dute. Dagoeneko zenbait bilera egin dituzte, eta auzoko beste eragile batzuei proposatu diete antolaketan laguntzeko.