Eileen Grayren etxea, Euskadiko Arkitektura Institutuan
Euskadiko Arkitektura Institutuak Eileen Gray: E.1027 erakusketa du martxan: Eileen Gray diseinatzaile eta arkitekto irlandarri eskeinitako erakusketak Frantziako hegoaldeko kostaldean eraiki zuen E.1027 etxea du ardatz. 1:1 eskalan birsortu da bere logela nagusia, eta mugimendu modernoaren aitzindariak esparru honetarako diseinatu zituen altzariak daude: jatorrizko materialekin erreproduzitu dituzte. Erakusketa Donostian da, Austin, Berlin eta Portotik pasa eta gero.