Gaur amaituko dute selektibitatea unibertsitatera joan nahi duten gazteek
Herenegundik unibertsitatean sartzeko proba egiten ari dira Batxilergoko bigarren mailako eta Lanbide Heziketako ikasleak. Gaur arratsaldean amaituko dute. 09:15ean Ingeleseko azterketa izan dute, eta 11:30ean, Fisika, Filosofiaren Historia, Alemana eta Frantsesa ikasgaietan dituzten ezagutzak aztertuko dituzte. Amaitzeko, Marrazketa Teknikoa II, Geografia, eta Arte Eszenikoak ikasgaien azterketak egingo dituzte, bazkal ostean.
Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundeak elkarretaratzea egin zuen herenegun Ibaetako campusean, Selektibitateari ez! lelopean. Proba horrek bultzatzen duen ikasleen arteko lehiakortasuna salatu zuten, besteak beste.