LGTBI behatoki bat behar du Donostiak, Elkarrekin Donostiaren ustez

Elkarrekin Donostiaren arabera, “beharrezkoa” da Donostiak LGTBI behatoki bat izatea: “Gero eta gehiago dira LGTBI arloko baliabideetan, aholkularitzan, giza taldeetan eta instalazioetan inbertitzen duten erreferentziazko udalerriak, eta Donostia ezin da atzean geratu”, esan du Aitzole Araneta bozeramaileak. Bartzelonaren kasua adibidetzat hartu du; honako zerbitzuak daude Kataluniako hiriburuan: “LGTBI arreta-zentroa, diskriminaziorik ez jasateko bulego espezifiko bat edo emakumeak artatzeko eta gizarteratzeko programa espezifiko bat, bereziki prostituzioan aritzen diren transexualitate-egoeran dauden emakumeentzat”, zerrendatu du Aranetak.