Donostiak zazpigarren platinozko erratza lortu du

Hondakinen bilketa bereizia indartzeko egin dituen lanak aitortu dizkiote Donostiari, eta zazpigarren aldiz eskuratu du plantinozko erratza. Izan ere, hondarreko 55 edukiontzi kendu dituzte birziklatzeko edukiontziak errazteko, eta 260 detektagailu bolumetriko instalatu dituzte zabor-edukiontzietan, betetze-maila egiaztatzeko eta kamioiek horiek altxatzea saihesteko beharrik gabe.
Hala ere, Errausketaren Aurkako Mugimenduak salatu izan duenez, urteak daramatza Donostiak Gipuzkoan gutxien birziklatzen den udalerria izaten, baita biztanleko zabor gehien sortzen duen udalerria izaten ere.