Euskara eta hirigintza izango ditu aztergai Bagera elkarteak
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolaturik, hirigintzak eta euskarak elkarren artean daukaten harremana aztertuko dute zenbait adituk ekainaren 17an San Jeronimo kaleko kriptan egingo duten mahai inguruan; 18:30ean hasiko da. Goizane Arana UEMAko euskara teknikariak, Itziar Agirrezabala Añorga Txiki Auzo Elkarteko kideak, Koldo Telleria ELE graduondoko zuzendaria eta arkitektoak, eta Natxo Mosteiro HPSko plangintza arduradunak hartuko dute parte mahai inguruan.