Ekaitza eta kazkabarra bart; gaur, euria goi eta behe
Bart gaueko tximista, Urgullen gainean. (Argazkia: Sonia Urreizti) Uda giroko ekaitza izan dugu Donostian bart. Azken egunetako tenperatura altuak eta hezetasun handiak eztanda egin, eta iluntze aldera ekaitza hasi da: kazkabarra, trumoiak eta tximistak izan dira gaueko protagonistak. Gaur, goiza ateri hasi dugu, baina ez da luzerako izango, lainoen mehatxuak adierazten duen moduan.
Euskalmet meteorologia agentziak iragarri duenez, eguna aurrera joan ahala ezegonkortasuna nagusituz joango da. Goizean zehar zaparrada txiki batzuk eroriko dira, baina arratsaldea izango da prezipitazio gehien izango dituen unea. Ekaitzaz gain, tenperaturen jaitsiera aurreikusi dute arratsalderako: 18 eta 20 gradu arteko tenperatura izango da.
Sare sozialetan donostiarrek bart gaueko irudi eta bideoak zabaldu dituzte. @TiempoDonosti kontuak eta Aitor Mayo erabiltzaileak, esaterako, honako bideoak zabaldu dituzte:
La paciencia da premio ⚡️⚡️ pic.twitter.com/e17I6jGsFT
— Aitor Mayo (@MayoAitor) June 16, 2021

