Ganbera Musikaren Astea larunbat honetan hasiko da
Donostia Musika elkarteak antolaturik, Ganbera Musikaren Astea izango da larunbatetik ekainaren 27ra, Viktoria Eugenia antzokian eta Antzoki Zaharrean. Larunbat honetan, Iberotango izango da Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Hurrengo egunean Amets proiektua izango da Viktoria Eugenia antzokian 12:00etan, eta Antton Valverdek abestuko du 19:00etan Antzoki Zaharrean. Hilaren 22an Enrike Solinis izango da Viktoria Eugenian, 19:00etan; eta ekainaren 24an eta 26an Mozarten Il re pastore opera eskainiko dute Viktoria Eugenia antzokian, 19:00etan. Amaitzeko, ekainaren 27an Duo Cassado Viktoria Eugenian izango da 12:00etan, eta 19:00etan, berriz, Marta Zabaleta eta Miguel Borges izango dira antzoki berean.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Antzoki Zaharreko eta Viktoria Eugenia antzokiko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.