Lagunartean prestatu dute ekaineko azken errezeta
Hau Egia Da! taldeak maiatza hasieran abiatu zuen 'Saltsan ibili' egitasmoa. Egian integrazioa eta partaidetza sustatzea da egitasmoaren helburua, errezetak konpartituz, besteak beste.
Ekainean hiru errezeta prestatzea aurreikusi zuten, eta gaur goizean egin dute Emausen Donostiako egoitzan hirugarren eta azkena. Sancocho-a eginda eraman du Belkis dominikarrak, eta errezetaren nondik norakoak azaldu dizkie saioan parte hartu duten hogei bat lagunei.
Ondoren, Luana mexikarrak haren seme Uraitzekin guakamolea eta arto talo txikiak prestatu dituzte. Errezeta pausoz pauso ikusi ahal izan dute bertaratu direnek, eta prestaketan parte hartzeko aukera izan dute. Azkenik, eta bi errezeten esperientzia konpartituta, mahaian eseri dira sancocho-az eta guakamoleaz gozatzeko.