Errefuxiatuek pairatzen duten zaurgarritasuna salatu dute
Atzoko mobilizazioko irudia. (Argazkia: Jon Hernandez) Pertsona Errefuxiatuaren Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa, eta pertsona errefuxiatuen eskubideen aldeko marea batek zeharkatu zituen Donostiako kaleak. Ongi Etorri Errefuxiatuak, Amnesty International, CEAR Euskadi, Denon Elkartea, Hiritarron Harrera Sarea, SOS Arrazakeria eta Zaporeak elkarteek manifestaziora deitu zuten atzo, eta errefuxiatu eta migranteek jasaten duten zaurgarritasuna salatu zuten bildutako pertsonek.
Kanariar uharteetara joaten diren pertsonek bizi duten arriskuaz ohartarazi zuten atzo, eta bide legal eta seguruak eraikitzearen alde egin zuten: Bidasoa ibaian bi pertsona migrantek galdu dute bizia, estaterako, azken hilabeteetan.


