Uda hasi da

Sorosleen postu bat, Kontxako hondartzan. (Argazkia: Donostiako Udala) Sorosleen postu bat, Kontxako hondartzan. Donostiako Udala

Azken egunetan tenperatura altua eta uda giroko ekaitzak izan baditugu ere, udaberrian ginen. Gaur, 05:32ean, udan sartu gara. Udako solstizioan gaudenez, gaurkoa izango da urte osoan argi ordu gehien izango ditugun eguna.

Udako lehen astea freskoa eta euritsua izango da. Ateri hasi da eguna gaur, eta goiza horrela mantenduko da. Arratsaldean, berriz, tenperaturak jaitsiko dira eta euria egingo du. Bihar eta etzi ere euria izango da goi eta behe, eta ostegun arratsalde inguruan emango dio buelta, eta eguraldiak hobera egingo du.

HITZAkide HITZAkide