Osasunik gabe ez dugu aske izaterik
Uda hasi da, eta, harekin batera, hondartza sasoia. Aurreko udan bezala, udako protagonistak hondartzainak izango dira. Hondartzako irteerak eta sarrerak kontrolatzeaz gain, pertsona kopurua neurtzeko ardura dute. Zenbaitentzat deserosoa izan daiteke beraien presentzia; askatasuna mugatzen dutela uste dutenentzat, esaterako. Hondartzainak, ordea, ez daude askatasuna mugatzeko: osasuna bermatzeko baizik. Osasunik gabe ez dugu eta aske izaterik.