Bisita gidatuak egingo dituzte Artikutzan uztaileko igandeetan
Uztaileko igandeetan bisita gidatuak egingo dituzte Artikutzan: parke naturaleko ekosistema eta historia ezagutzeko aukera izango da kirola eginez, zailtasun maila ezberdinekin. Uztailaren 11n burdinolen bidea egingo dute, Arriurdiñetako harrobian elkartuta. Handik Elamako burdinola zaharrera joango dira, eta ondoren, Goizarineko burdinolara joango dira iraganean trenbidea zegoen lekutik. Uztailaren 18an, Eskasetik abiatuta Minegixarreko ingurura hurbilduko dira, eta bidea zuhaitz arteam egingo dute, baita trenbide zaharretik ere. Uztailaren 25ean, berriz, Artikutzako ibaiaraen ondotik Ugaldeko presara joango dira, eta Artikutzaren historia eta urarekiko lotura ulertzeko irteera egokia izango da. Lehen bi irteeren zailtasuna ertaina izango da, eta azkenarena, aldiz, erraza.
Bisita gidatuetan parte hartzeko, eman izena Donostiako Udalaren web orritik edota telefonoz: 679-61 30 16 telefonora deituz edo idatziz.

