'Hondalea' ikusteko bisitarien kopurua hamar pertsonakoa izango da bihartik aurrera
COVID-19ak eragindako murrizketen arintzeak erakusketa eremuetan sar litezkeen pertsonen kopurua handitzea ekarri du. Hori dela eta, bihartik aurrera, Santa Klarako itsasargiko Hondalea esku-hartze artistikoa bisitatu dezaketenen kopurua sei pertsonatik hamarrera pasako da.
Ekaineran 5ean ireki zen itsasargia Cristina Iglesiasen Hondalea eskultura ikusteko. Bisitaldirako taldeak, gehienez, segi lagunekoak izan dira, osasun neurriek horrela agintzen zutelako. Bihartik aurrera, berriz, hamar laguneko taldeak sar daitezke txanda bakoitzean.
Horrela, bisitaldia erreserbatu nahi dutenek www.hondalea.eus webgunearen bidez har dezakete hitzordua. Bihartik aurrera, talde guztiak lau plaza gehiago izango dituzte taldeko eta betetzen joango dira erreserbak burutu ahala. Gogoratu behar da bisitaldia egiteko derrigorrezkoa dela dagokion orduan iristea itsasargira, eta horretarako irlako txalupa motorduna garaiz hartzea ezinbestekoa da. Itsasargiko hitzordua izateak ez du irlako txaluparen txartela barne, eta hori kaian erosi behar da.