Iban Nikolaik naturaren soinuak interpretatuko ditu didgeriddooaren bidez Ulian
Kontzertu berezia izango da asteburuan Ulian, Ibai Nikolai musikari eta irakasle gipuzkoarrak naturaren soinuak imitatuko baititu hainbat instrumenturen bitartez, besteak beste, didgeriddoarekin. Uliako Interpretazio Zentroaren inguruan izango da emanaldia igandean, hilaren 4an, 12:00etan. Doakoa izango da, eta koronabirusaren aurkako neurri guztiak errespetatuko dituzte. “Igandeko kontzertuan, itsasoaren, haizearen eta ekaitzaren soinuak egingo ditut, hainbat musika tresnarekin”, adierazi du artistak.
Emanaldiaren ondoren, Nikolaik haurrentzako ikastaro bat eskainiko du. Didgeriddoo txikiak eta bestelako instrumentuak egiten irakatsiko die, eta gero bakoitzak bere etxera eraman ahal izango du egindakoa. Ikastaroan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, Cristina Enea Fundazioaren webgunean.
Nikolaik esperientzia handia du didgeriddoarekin eta halako instrumentuekin, hamabost urtez aritu baita Australiako aborigenekin trebatzen. Era berean, hainbat musikarirekin eta talderekin egin du lan, besteak beste, Oreka TXrekin eta Zea Maysekin.