Igarotako bidearen kronologia bat

Martxan dira Urumea ibaiko hormaren mantentze lanak

Hormatik ateratzen diren landareak kentzen ari dira.

Urumea ibaiaren mantentze lanak Langileak Urumea ibaiaren horma garbitzen. (Argazkia: Idaira Agirregomezkorta)

Ekainaren 6an hasi ziren Urumea ibaiko hormaren mantentze lanak, Mundaiz zubitik hasita Maria Cristina zubiraino, mendebalde aldetik. Hormako harrietatik ateratzen diren landareak kentzean datza lanak, horma higatu ez dadin.

PSE-EEKo prentsa arduradunaren esanetan, datorren asteetan jarraituko dute hormaren gainontzeko zatiak garbitzen, gehienbat zurezko materialak kenduz.

Oinezkoentzako zati batzuk ere moztu behar izan dituzte lanak segurtasunez egin ahal izateko.

HITZAkide HITZAkide