
Donostiako intzidentzia metatua 102,53koa da, eta behera egin du. Ekainaren 26tik aurrera ez da derrigorrezkoa izango kanpoaldean maskara erabiltzea.

Añorga Txikin 248 etxebizitza eraikitzeko plan berezia onartu du Donostiako Udalak. Auzoko hainbat elkartek bat egin dute udalari proiektua alda dezan eskatzeko. Añorga Txikiko izaera eta bizitza kaltetuko dituela uste dute.