Tamayo paper dendak merkataritza txikiaren handitasuna islatzen du

Donostiako establezimenduak 2020ko Espainiako Merkataritza Txikiaren saria jaso du. Ehun urte luzeko ibilbidea aitortu diete, eta hiriko lehenak dira aipaturiko saria eskuratzen.

Tamayo Ainara eta Ibai Tamayo.

107 urteko historia du Donostiako Tamayo familia negozioak. Ezaguna da Legazpi kaleko denda, eta ezaguna maiz aldatzen duten erakusleihoa. Oso pozik daude ekainaren 25ean jasotako sariarekin, eta IRUTXULOKO HITZA familiako hiru kiderekin elkartu da. Hain zuzen ere, hirugarren eta laugarren belaunaldiarekin. Eugenio Tamayo da egungo nagusia, eta laster utziko du negozioa Ainara eta Ibai Tamayo seme-alaben esku.

Saria jasotzea «oso garrantzitsua» izan da Tamayo familiarentzat. «Nire birraitonak, aitonak eta aitak egindako lana aitortu dute», dio Ainarak. Horrekin batera, lantaldearen «konpromisoa» eta bezeroen «berotasuna» nabarmendu dute hiruek. Jarraian duzue ikusgai aurrerapen gisa seme-alabekin grabaturiko bideo laburra. Erreportajea, berriz, biharko astekarian irakurri ahal izango da, eta baita webgunean ere.

HITZAkide HITZAkide