Pandemia garaian auto pribatuaren erabilera nabarmen igo izana "larria" dela esan du Kalapiek

Zirkulazioa

2020ko Donostiako mugikortasun datuen inguruko balorazioa egin du Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak. Datuek agerian uzten dute pandemia garaian auto pribatuen erabilera nabarmen hazi dela. Horrela dio txostenak: “Auto pribatua izan zen garraiobide nagusia, 10 pertsonetatik 6k aukeratu zuen ibilgailu hau joan-etorriak egiteko, aurreko urtearen aldean, %46,6a igo da”.

COVID-19ari aurre egiteko hausnarketa eta proposamenak aurkeztu zituen Kalapiek, eta, besteak beste, bizikletaren erabilera sustatzeko eskatu zioten Donostiako Udalari. “Bizikleta erabiltzeak abantaila paregabeak dituela birusa ahalik eta azkarren desagerrarazteko”, adierazi zuen elkarteak. Ordea, datuek erakutsi dute pandemia garaian autoaren erabilera areagotu dela. “Ohartarazi genuen, ez ziguten kasurik egin, eta hauek dira ditugun ondorio larriak”, salatu du Kalapiek.

HITZAkide HITZAkide