2022an ekingo diote Loiolako Hiri Lorategia eraldatzeari
Loiolako Hiri Lorategiaren etxe-multzoa EHOBPBren katalogoan txertatu dute. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) 2020ko ekainean Loiolako Hiri Lorategia Urbanitzatzeko Jarduera Programa onartu zuen Donostiako Udalak, eta 2022an abiatuko dituzte urbanizazio lanak. Etxebizitza berrien eraikuntzaren bidez Loiola eta Loiolako Erribera “hobeto” lotuko dira, eta Hiri Lorategiaren eremuan kirol instalazio eta espazio berde berriak kokatuko dituzte.
Ibaiaren kontra dauden eraikuntza batzuk eraitsiko badituzte ere, Hiri Lorategiko etxebizitzak mantenduko dituzte. Izan ere, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezia aldatu zuen udalak martxoan, eta Hiri Lorategiko etxe-multzoa babestutako eraikinen katalogoaren barruan kokatu zuten.

