'Gozatu Gros!' kanpaina abiatu du auzoko merkatarien elkarteak

DGros (Argazkia: dGros)

Groseko merkatari eta zerbitzu emaileen elkarteak (dGros) Gozatu Gros! kanpaina abiatu du. Gaurtik abuztuaren 12ra bitarte, hilabeteko epean, auzoan egiten diren erosketek saria izan dezateke. 1.500 euro arteko opari txartelak zozkatuko dituzte, eta beraien sare sozialetan opari gehiago eskuratzeko aukera egongo da.

70 baino saltoki gehiagok bat egin dute kanpainarekin, eta euren erakusleihoetan erakutsiko dute kartela. Beraz, establezimentu horietan erosteak sariak lortzeko aukera emango die bezeroei.

 

HITZAkide HITZAkide