Donostiako Udala haur parkeak eraberritzen ari da
180.000 euroko aurrekontuarekin, Donostiako Udala hiri auzo gehienetako haur parkeak eraberritzen hasi da. Eguraldia egokia bada, zortzi aste iraungo dute eraberritze lanek, eta berritutako haur parkeen artean Aieteko Hiru Damatxo plazakoa, Katalunia plazakoa, eta Amarako Araba daude, besteak beste.
Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “30 bat plaza eta parketako zabuak, txirristrak eta beste jolas batzuk konpontzen eta zaharberritzen ari dira. Gainera, zurezko eta metalezko piezak garbitzen dira, eranskailuak kentzea eta pintadak ezabatzea barne. Ondoren, lixatu eta margotu egiten dira, ia berriak balira bezala erakusteko”.