COVID-19ak jota hil zen Jesus Algaba medikua omenduko dute
2020ko azaroan zendu zen Jesus Algaba doktorea, COVID-19ak jota. Otorrinolaringologoa zen Policlinica Gipuzkoan, eta Euskal Herriko Unibertsitatean ere klaseak ematen zituen. Gaur Madrilen omenduko dute, Espainiako Estatuan COVID-19ak jota hil diren osasungintzako beste langile batzuk bezala. Zehazki, Meritu Zibilaren Gurutze Handia emango diote, hil ostean, Espainiako errege-erreginek. Bere alaba izango da omenaldian.