Udalak Elkargirekin hitzarmena berritu du, berrikuntza proiektuak finantzatzeko
Donostiako Udalak Elkargi finantza erakundearekin 2017an egindako hitzarmena berritu dute, berrikuntza proiektuak edo hazteko ahalmen handia duten proiektuak finantzatzen laguntzeko maileguak gehienez ere 250.000 eurora handitzeko.
Marisol Garmendia Sustapen Ekonomiko eta Enpleguko zinegotziak adierazi duenez, “hitzarmen honetan islatzen dugun estaldura maximoaren hazkunde garrantzitsu honekin, enpresa txiki edo sortu berriek finantza-merkatuan dituzten arazoak konpontzen saiatzen gara, beharrezkoa den epe luzeko finantzaketa lortzeko orduan”.
Finantzazio hori jasotzeko, enpresek ETEak izan beharko dute, oinarri teknologiko edota berritzailea duen jarduera bat garatu beharko dute, edo hazteko ahalmen handia duten enpresak izan beharko dute. Maileguak gehienez 250.000 eurokoak izango dira, eta zazpi urte izango dituzte enpresek amortizatzeko.