Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Maria Kristina zubitik ibaira salto egin ostean
Suhiltzaileek hainbat gazte Urumea ibaitik atera behar izan dituzte bart gauean, Maria Kristina zubitik uretara saltoka ibili ostean. Gertakaria 22:30ean izan da, eta Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnean hainbat pertsona uretan zeudela egiaztatu dute. Itsasgora zegoen, eta Ertzaintzak uretatik ateratzeko eskatu die gazteei, baina ez dute jaramonik egin. Azkenean, suhiltzaileen laguntzaz atera behar izan dituzte uretatik. Bi gazte ihes egiten saiatu dira ibaitik irtetean eta agenteek atxilotu egin dituzte. Desobedientzia eta agintaritzari men ez egitea leporatu diete.