Astelehenean ez dute inor txertatuko Illunben
Astelehenean Illunbeko txertaketa gunean dosi gutxi egongo direnez, egun horretan txertaketa etetea erabaki dute osasun agintariek. Egun horretarako txanda hartuta zutenek dagoeneko aldatu dute hitzordua beste egun batera. Astelehenean txertaketa eteteko arrazoia antolaketari begirakoa baino ez da izan.
Osakidetzak aurreko astean ireki zuen 16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzeko atea. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira, lehen dosia jaso dezaten. Era berean, 12 eta 17 urte arteko ikasleak ikasturtea hasi aurretik txertatzen hasteko baimena eman du EMA Sendagaien Europako Agentziak, eta Eusko Jaurlaritzak gazteen txertaketa aurreratzeko eskatu du.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.