Klik-klak
Zailtasunei hortzak erakusten
Arraun Lagunaken trainerua, Donostiako Banderan. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Donostiako Arraun Lagunak taldearen bosgarren denboraldia da emakumezkoen arraunaren lehen mailan, hau da, Emakumezkoen Traineru Ligan. Urte hauetan hainbat zailtasun izan dituzte, baina inoiz baino indartsuago hasi dute liga. Joan den denboraldian Orio ahalguztiduna zela zirudien, baina aurtengo denboraldiaren hasieran parez-pare daude Orio eta Arraun Lagunak: 13 puntu banarekin, sailkapenaren lehen postuan elkarrekin daude bi taldeak. Coruñako banderako lehen jardunaldian garaile izan zen, eta bigarrenean, bigarren. Asteburuan Oriok 0.04 segundoko tartea atera zion guztira Arraun Lagunaki. Etxeko estropadan, Donostiako Banderan, Arraun Lagunak izan zen nagusi, baina Zierbenan bi puntu galdu zituen Oriorekiko.

