Minbiziaren aurkako autobusa hiria zeharkatzen ari da dagoeneko
Minbiziaren aurkako bus aktiboa gaur abiatu da udaletxe aurretik. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak minbizaren aurkako bus aktiboa martxan jarri du, biztanleria informatu eta kontzientziatzeko helburuarekin. Bidai hau batera egingo dugu lelopean, hiriko autobus jendetsuenek Gipuzkoako AECCren kanpaina jarraituko dute, urtebetez. Horrela, ahalik eta jende gehienengana iristeko asmoa du antolakundeak: Gipuzkoako AECCren egoitzaren kokapena eta eskaintzen dituzten doako atentzio eta zerbitzuen berri emango dute bus aktiboek.
Minbiziaren aurkako borrokari ikusgarritasuna ematea izango du xede, finean, bus aktiboak.

