Bera Berak Paris 92 taldearen aurka jokatuko du Europa Ligako lehen kanporaketa
Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak. Europa Ligako lehen bi kanporaketak zozkatu dira gaur, eta Bera Bera eskubaloi taldeak Paris 92 taldea izango du aurrez aurre. Joaneko partida Donostian jokatuko dute urriaren 16an edo 17an, eta itzulerakoa Parisen urriaren 24an edo 25ean. Aurkari zaila izango dute donostiarrek. Kanporaketa gainditzea lortzen badute, Errumaniako Valcea izango dute arerio.

