Gaizki aparkatutako sei bizikleta erretiratu dituzte Kontxako pasealekuan
Uda guztietan gertatzen den moduan, Kontxako pasealekua bizikletaz beteta dago aurten ere. Hala ere, pertsona guztiek ez dituzte aparkalekuetan kokatzen, eta mugikortasun agenteek neurriak hartu dituzte. Atzo, esaterako, mugikortasun agenteek gaizki aparkatutako sei bizikleta erretiratu zituzten Kontxako pasealekuan. Eneko Goia alkateak adierazi duenez, inguruan 80 leku libre zeuden, eta uda honetan 30 aparkaleku berri kokatu dituzte.
Gainera, zenbait herritarrek “mugikortasun agenteekiko jarrera desegokia” dutela salatu du alkateak, eta adierazi du “arauak betetzea” dela beraien funtzioa.